
OLYMPUS KIDS – DEMÉTER (2. saioa)
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 18:30 - 19:30
Zer gertatzen da Greziako mito bat haurren begien aurrean aurkezten dugunean? Olympus Kidsek Greziako mitoak hartzen ditu gaur egungo funtsezko gaiak zalantzan jartzeko, egungo erreferenteetatik abiatuta, eta horiei buruz eztabaidatzeko, betiere erantzun errazetatik urrun dagoen begirada kritikoan oinarriturik. Horregatik, Olympus Kids proiektua osatzen duten hiru piezek mitoak sortu zireneko foku tradizionala aldatzen dute (maiz, oinarri misogino, basati eta klasistarekin sortuak baitira) eta mitoak zalantzan jartzeko eta eguneratzeko ikuspegitik kontatzen dituzte.
Olympus Kidsek kontakizun eta gogoeta uneak txandakatzen ditu, tarteka eztabaida irekia eginik haurrekin. Haiengan ikusle autonomoak izateko plazera sustatu nahian, proiektua pentsatua dago aretoan heldurik ez izateko.