Programa

LITERATUR IBILBIDEAK SANFERMINAK LITERATURA UNIBERTSALEAN

Iruñeko Udalak literatur ibilbideak eskainiko ditu sanferminetan ‘Iruña literarioa’ izenburupean, eta sanferminak literatura unibertsalean jorratuko dituzte. Literatur lanen pasarteak ardatz dituzten ibilbide gidatu horiek uztailaren 10etik 13ra eginen dira, 11:30ean eta 18:30ean, gaztelaniaz, eta euskaraz, uztailaren 10ean (igandea), 18:30ean, eta uztailaren 12an (asteartea), 11:30ean. Ibilbideek ordubete inguruko iraupena dute eta Zaldi Zurian hasita, Entzierroaren monumentuan amaituko dira: NAPItik, Mercaderes kaletik, Udaletxe plazatik, Zapateria kaletik, San Nikolas kaletik eta Gazteluko plazatik igaroko dira.

Hirian izan diren idazleek bisitatu edo kontatatutako txoko, plaza, eskultura eta beste hainbat tokitatik pasako da ibilbidea: Ez bakarrik jaien enbaxadore izan zen Ernst Hemingway sonatua bakarrik, baita hiritik XIX. mende bukaeran igaro ziren Víctor Hugo eta Pío Baroja, edo 1968an hiria bisitatu zuen James A. Michener iparramerikarra. Idazle nafarren –Félix Urabayen, Begoña Pro, Susana Rodríguez eta María Luisa Elío– eleberrietan agertzen diren tokietan barna ere ibiliko dira.

Jarduera doan da baina aurrez eman behar da izena www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurrez Kondestable Civivoxean. Izen-ematea ibilbide bakoitzaren egunaren bezperan irekiko da, eta jarduera hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da.

Itzuli edukiaren hasierara