Programa

SANDUZELAI: HAUR ETA GAZTE JARDUNALDIAK

Jarduera-egitaraua auzoko gazteak gogoan, gazteekin eta gazteentzat egin da. Irailaren 12tik 16ra gauzatuko da. Izan ere, Umetxea Sanduzelai, Breathless Dance Center, Adardunak eta Sanduzelaiko beste talde batzuek jardunaldi hauek antolatu dituzte, Civivox sarearekin elkarlanean, eta auzoko bertako haur eta gazte talde batzuk izanen dira ardatz.
Besteak beste, honakoak izanen ditugu: gaztendako dantzaldiak, (Munduko) IV. Bals lehiaketa Sanduzelaiko erraldoi txikiekin, Hip Hop dantzan hasteko ikastaroak, eta maitasun erromantikoaren inguruko harreman-esperientzia baten garapena, Romeo eta Julieta abiaburu hartuta.

Itzuli edukiaren hasierara