Programa

SMC: MUSIKA ARETOAK KALEAN 2022

San Bartolome Gotorlekua, Burgoen plazan, Konpainia Plazan, Kale Nagusian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Salestarren patioan
2022/08/01 - 2022/09/28
Ikusi liburuxka

*Kasu: Euria dela eta, 2022 Musika Aretoak Kalean egitarauaren azken kontzertua, irailaren 28an, 20: 00etan ematekoa zena, San Bartolome Gotorlekutik Krawill tabernara eramango da (Karmen kalea 9).

Iruñeko Udalak atari zabaleko 9 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteazkenero, 20:00etan, abuztuaren 3tik irailaren 28ra bitarte, San Bartolome Gotorlekua, Burgoen plazan, Konpainia Plazan, Kale Nagusian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Salestarren patioan, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.

Micky & the Buzz, Jump & Roll izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Mirua, Russafians, Broken Brothers Brass Band, Thursday´s Pussy Dogs, Miqui Puig Canta (Sound System), La Topadora, Mouth eta Electrikeel eta Wojtyla.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & rolla, folk rock-a, hard rock-a, Jump & Rolla, rockabilly-a, indie popa, trasha, ska, brass banda… Ekimenean, honako areto hauek parte hartuko dute: Rockcollection, Zentral, Toki Leza, Katakrak, Terminal, Txintxarri, Akelarre, Garazi, Krawill eta Infernu.

KONTZERTUAK

03.08
Micky & the Buzz, Jump & Roll
San Bartolome Gotorlekua
ROCKCOLLECTION tabernari laguntzen

10.08
Mirua, Indie Pop
Burgoen plazan
ZENTRAL tabernari laguntzen

17.08
Russafians, Country – Rockabilly
COMPAÑÍA PLAZA
TOKI LEZA tabernari laguntzen

24.08
Broken Brothers Brass Band, Brass band
KALE NAGUSIA
KATAKRAK tabernari laguntzen

31.08
Thursday´s Pussy Dogs, Powertrio rock
PLAZA COMPAÑÍA / COMPAÑÍA PLAZA
TERMINAL tabernari laguntzen

07.09
Miqui Puig Canta (Sound System). Pop rock
PLAZA DE LA O / O-KO ANDRE MARIA PLAZA
TXINTXARRI tabernari laguntzen

14.09
La Topadora, Ska Rock
PATIO DE LAS SALESIANAS / SALESTARREN PATIOA
AKELARRE tabernari laguntzen

21.09
Mouth, Indie Rock
PLAZA COMPAÑÍA / COMPAÑÍA PLAZA
GARAZI tabernari laguntzen

28.09
Electrikeel y Wojtyla, Trash y heavy metal
KRAWILL TABERNA (Carmen, 9)
KRAWILL & INFERNU tabernari laguntzen

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara