Programa

TOPAKETAREN BIDEAK

JITO ALAI PILOTALEKUA
2021/07/21 - 2021/09/22

‘Topaketaren bideak’ programaren azken ikuskizuna, ‘Zetaren bidea. Marco Polo eta Venezia. Vivaldi‘ izenburukoa, irailaren 22an emanen da, asteazkenarekin, Jito Alai pilotalekuan, iluntzeko 21:00etan. 40-45 minutu bitarteko iraupena izanen du, eta Txinako Zetaren ibilbideari buruzko kontakizun bat hartuko du, zuzeneko musikarekin eta bideo proiekzioekin.

‘Topaketaren bideak’ proiektua olgetaz haratago doa, musika, tradizioa eta teknologia berriak uztartzen ditu, eta bidaia fisiko baten narrazioa da, bidaiatzea abentura hutsa eta jakituria-iturria zen garai batean. Programa uztail, abuztu eta irailean garatuko da, Done Jakue-garaiarekin bat eginik, eta Nafarroako zein Aragoiko zenbait herritan barna igaroko da, haien artean Iruñean. Nafar hiriburuan, emanaldiak uztailaren 21etik irailaren 15era bitarte izanen dira, hiriko zenbait toki enblematikotan, hala nola, katedraleko atarian, Guadalupeko bastioiaren pean, Nafarroako Artxiboko inguruetan, Ziudadelan eta Jito Alai frontoian.

Iruñeko emanaldietan, saio antzeztu batzuk ere izanen dira. Saioek 40-45 minutu inguru diraute, eta aktore baten bidez istorio bat kontatuko dute honako hauek hizpide hartuta: Zetaren bidea (Persia eta Txina), Marco Polo eta Venezia, Champagneko etxea, Teobaldo I.a eta Teobaldo II.a nafar erregeak, trobalariak eta troberoak, Donejakue bideak, eta Nafarroako zein Aragoiko erresumetako errege-erreginak. Narrazioarekin batera zuzeneko musika, proiekzioak eta sorkuntza-bideo bat ere izanen dira.

La Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Innova Cultural programak babesten du proiektua.

Programa:

Uztailak 21, asteazkena. 22:30.
Katedraleko ataria.

Donejakue bideak. Nafarroako eta Aragoiko erresumetako errege-erreginak.

Abuztuak 11, asteazkena. 22:00
Guadalupeko bastioia

Persiako zetaren bidea. Musikari eta jotzaile persiarrekin.

Irailak 1, asteazkena. 21:30. – ATZERATUA EGURALDIA DELA KAUSA –
Nafarroako Artxiboa (albo batean)

Zetaren bidea. Marco Polo eta Venezia. Vivaldi

Irailak 8, asteazkena. 21:30
Ziudadela

Champagneko etxea. Teobaldo I.a eta Teobaldo II.a, nafar erregeak. Trobalariak eta troberoak

Irailak 15, asteazkena. 20:00
ITURRAMAKO CIVIVOXA

Txinako zetaren bidea.

Irailak 22, asteazkena. 21:00
Jito Alai pilotalekua
Zetaren bidea. Marco Polo eta Venezia. Vivaldi

Irakurri gehiago Itzuli edukiaren hasierara