Programa

BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA

Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, Iruñeko Udalak ibilbide musikal bat proposatu du hiriko hainbat plazatan zehar, Iruñean ohikoa den bermuta hartzeko ohituraren osagarri gisa.

Irailaren 16an, larunbatarekin hasi eta urriaren 8ra bitarteko lau asteburuetan, hainbat musika-taldek, kantautorek, fanfarrek eta gaita-jotzailek emanaldiak eginen dituzte Iruñeko auzo ezberdinetan, eguerdiko 12:30etik 14:30era.

Musika-ziklo berri horren bidez, herritarrak familiarekin eta lagunekin eguerdian janaurrekoaz gozatzeko elkartu ohi diren auzoetako plazak eta txokoak alaitu nahi dira.

Bermutean ekimenak Batasunaren Pribilegioaren espirituari jarraipena eman nahi dio, kasu honetan, hiriko hainbat tokitan musika eta ostalaritza uztartuz. Zikloa bi auzotan eginen da asteburu bakoitzean, bi saiotan, 12:15ean eta 13:30ean, eta Pop Rocketik folkeraino doazen hainbat estilotako musika-taldeek parte hartuko dute, besteak beste, Musas y fusas, Proud Marys, Gussy, Maider Lecumberri, Adriana Olmedo, Raúl Vital eta Go & Go DJek.

Tokiko musikak ere bere lekua izanen du fanfarre edo herri-musikako taldeen eskutik, esaterako: Donibaneko gaita-jotzaileak, Joaquín Mayako txistulari-taldea, Lau Haize eta Zuperri fanfarreak, Oskia txistu-taldea, Willy Folk eta Viva la música abesbatza.

Gainera, urriaren 1ean (igandea), eta urriaren 7an (larunbata), bi auzotan emanen dira kontzertuak, eta kalejira eginen da Ziripot txarangarekin eta Lezkairuko gaiteroekin.

La Pamplonesak ere parte hartuko du zikloan, Iturrama auzoko Felix Huarte plazan, 12:15ean. Udal bandak kontzertu-ziklo berri bat abiatuko du Gayarre Antzokian, baina egokitzeko-lanengatik itxita jarraitzen duenez, bere lehen zikloko kontzertua izango litzatekeena aire zabalean eginen da.

IRAILA

Larunbata, 16              

Donibane auzoa

Yamaguchi plaza

12:15: Musas y Fusas (familiartekoa)             

13:30: San Juan eskolako gaiteroak    

Igandea, 17

Arrotxapea auzoa

Anelier pasealekua

12:15: Joaquín Mayako Txistulariak     

13:30: Proud Marys       

Larunbata, 23            

II Zabalgunea

Carlos III etorbidearen eta San Fermin kalearen arteko bidegurutzea

12:15: Oskia Txistu Taldea          

13:30: Gussy     

Igandea, 24             

Donibane auzoa

Azueloko Monasterioaren plaza

12:15: Lau Haize Fanfarrea        

13:30: Maialen Lecumberri       

Larunbata, 30         

Arrotxapea auzoa

Anelier pasealekua

12:15: Willy Folk

13:30: Adriana Olmedo

URRIA         

Igandea, 1  

Buztintxuri auzoa

Erraldoien plaza

12:15: Musas y Fusas (familiartekoa. Eusk.)

13:30: Zuperri fanfarrea

Arrosadia auzoa

12:15: Ziripot txaranga (Kalejira)

Larunbata, 7               

Iturrama auzoa

Félix Huarte plaza

12:15: La Pamplonesa

Iturramako Bulebarra

13:30: Raúl Vital

Arrosadia auzoa  

12:15: Lezkairuko gaiteroak (Kalejira)            

Igandea, 8 

II Zabalgunea

Carlos III etorbidea (Entzierroaren monumentoaren ondoan)

12:15: Viva la música abesbatza              

13:30: Go & Go DJak                           

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara