
2040
- Kondestable Civivoxa
- 19:00 - 21:00
ADItech-ek, Nafarroako Filmategiarekin batera, publiko guztientzako zinema ziklo iradokitzaile hau antolatzen du, Nafarroako kultura zientifikoari bultzada emateko xedeaz. Aurten, Civivox Condestablearekin izandako lankidetzari esker, zinema eta zientzia zikloa Iruñeko bihotzera iritsiko da urriko larunbatetan.
Aurreko edizioetan bezala, zikloaren helburua da gizartearengana zientzia eta teknologia gerturatzea, zinemaren hizkuntza unibertsalari esker, eta Nafarroako I+G+b Sistema, herritarren artean SINAI moduan ezagutzen dena, ezagutzera ematea.
FIlmak Nafarroako Filmategiko talde teknikoarekin proiektatzen dira, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin (VOSE).
Emanaldiak urriaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an izango dira (larunbatetan), Iruñean, eta, bakoitzaren ondoren, solasaldia egingo da SINAIko ikerlariekin.