Programa

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK

Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18:00etan eta 17:30ean (gabonetako saio berezia) izango dira, astelehenetan Iturramako Civivoxean, eta, astearteetan, berriz, , Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako.

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

EMANALDIAK

Amerrika (Amreeka)
Cherien Davis. AEB. 2009. 96′. Komedia dramatikoa. Immigrazioa. Kulturartekotasuna
ABENDUAK 13. ITURRAMAKO CIVIVOXA
ABENDUAK 21. SANDUZELAIKO CIVIVOXA

Memorias de África (Out of Africa)
Sydney Pollack. AEB. 1985. 160’. Drama. Erromantzea. Abenturak
ABENDUAK 27. Iturramako Civivoxa. Gabonetako saio berezia: 17:30

Yo, Tonya (I, Tonya)
Graig Gillespie. AEB. 2017. 121’. Drama biografikoa
URTARRILAK 10. ITURRAMAKO CIVIVOXA
URTARRILAK 18. SANDUZELAIKO CIVIVOXA

Programaren hurrengo jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara