ERRESERBAK

Bisita gidatuak Iruñeko Erraldoiak eta Buruhandiak ezagutzeko, ikastetxetako ikasle-taldeei 4 urtetik gorako haur-taldeei zuzenduta dago, hau da, Haur Hezkuntzako 2. mailako gorako ikasleei. HAUR HEZKUNTZAKO 1. MAILAKO TALDEAK EZ DIRA ONARTUKO. Autobus-geltokian eginen dira, astelehenetik ostiralera, 09:30, 10:30 eta 11:30ean (URRIAREN 1etik URTARRILAREN 31ra arte) Bisitak 50 minutu inguru irauten du eta bi hizkuntzatan eskaintzen da, aukeran: gaztelaniaz edo euskaraz.

Erreserba egiteko aukeratu egutegian bisita zein egunetan egin nahi duzun. Sakatu eguna eta bete formularioa. Bisitak egiteko taldeek 15 eta 30 lagun bitarte izan beharko dituzte. Zure taldea 30 lagunetik gorakoa bada, taldea banatu eta bakoitzeko hitzordu bana erreserbatu beharko duzu.

Egindako erreserba egiaztatzeko edota erreserbatutako bisita gidatua bertan behera uzteko, sakatu hurrengo lotura eta sartu erreserba egiteko formularioan idatzitako helbide elektronikoa https://www.pamplonaescultura.es/eu/consulta-colegios/

Bisitan, Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa osatzen duten figurak ezagutaraziko dizkiete haurrei, eta haien historiaren, ohituren, bidaien, izenen eta abarren berri emanen diete. KONTSULTAK EGITEKO, 948 420 553 TELEFONORA DEITU.

Itzuli edukiaren hasierara