Bisita gidatua

Maiatza
30

IRTEERA ARTZAPEZPIKU PLAZATIK. MAIATZAREN 30EAN 17: 00ETAN. BISITA GIDATUA EUSKARAZ: IRUÑA, EMAKUMEEN HIRIA. ANA DIEZ DE URE-REKIN. Historian, anonimoak beti emakumeak izanda, ibilaldi honetan ahanzturatik berreskuratuko ditugu Iruñeko historian garrantzia izan duten hainbat: Festa eta Rustica euskoerromatarrak; Dueña Encave judutarra; Sancha Ramirez artzapezpikua, Maravillas Lamberto, Gerra Zibilean eraildakoa; Julia Fernandez Zabaleta maistra euskaltzalea, Emiliana Zubeldia […]

Ekaina
7

IRTEERA: IRUÑEKO UDAL PLAZA. EKAINAK 7, 17:00ETAN. IBILALDI GIDATUA EUSKARAZ: BATASUNAREN PRIBILEGIOAZ, HIRU BURGOETAN BARNA. XABIER MANGADOREKIN. Nabarreria, San Zerningo Burgua eta San Nikolasko Hiria, Erdi Aroan Iruñea hiria osatzen zuten burguak ziren, nork bere jatorria, nortasuna eta araudia zituela. Urte askotan zehar elkarren artean istilu ugari izan ondoren, 1423an Karlos III.ak udal bakarraren araudipean […]

Ekaina
14

IRTEERA: ZEZEN PLAZAKO ATE NAGUSIA. EKAINAK 14, 17:00ETAN. BISITA GIDATUA EUSKARAZ: IRUÑEKO ZEZEN PLAZA: IAZ, 100. URTEURRENA, ETA AURTEN HEMINGWAY IRUÑERA LEHEN ETORRERARENA. XABIER MANGADOREKIN. Plazan, ukuiluetan, erizaindegian, kaperan eta kailejoiletan zehar ibiliko gara eta aukera izango dugu bertan izandako pasadizoak entzuteko. Zezen plaza ere baliatu izan da urteetan zehar musika kultuaren eta herrikoiaren auditorio […]

Itzuli edukiaren hasierara