
Iruñeko Udalbatza Hiri Gorpuztuaren Segizioan aterako da kalera urtarrilaren 25ean, Interes Kulturaleko Ondasun inmaterial izendatu izana ospatzeko eta ikusarazteko ekitaldi publikoan. 11:05ean segizioa Udaletxetik Nafarroako jauregiko lorategietarantz abiatuko da, eta bertan, aurreikuspenen arabera 12:00etan hasiko den aintzatespeneko ekitaldi publiko bat eginen da. Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak lehenago emanen dio hasiera goizari, izan ere, 10:10ean […]