
Buscador
Kontzertua



EZPELETAKO JAUREGIKO PATIOA (SARRERA SAN FRANTZISKO KALETIK), 2022-08-24, 19:00 – 20:15 PALACIO EZPELETA-FAMILIARTEAN. MUSIKA FAMILIARTEAN ARNASTEN. EZOHIKOAREN MUSIKA ORQUESTA REUSÓNICA TRÍO Ederki uztartu dira materialen sormenezko berrerabilera, world-jazza eta musika tradizionala kontzeptu paregabe eta zoragarrian. Soinu- eta istorio-bidaia bat da eta gugan kontzientzia piztu nahi du eguneroko ohiturak aldatzeko eta, horrela, gure aztarna ekologikoa murrizteko. […]



Iruñeko Udalak atari zabaleko 9 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteazkenero, 20:00etan, abuztuaren 3tik irailaren 28ra bitarte, San Bartolome Gotorlekua, Burgoen plazan, Konpainia Plazan, Kale Nagusian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Salestarren patioan, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte. Micky & the Buzz, Jump & Roll izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Mirua, Russafians, Broken Brothers Brass Band, Thursday´s Pussy Dogs, Miqui Puig Canta (Sound System), La Topadora, Mouth eta Electrikeel eta Wojtyla.
Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & rolla, folk rock-a, hard rock-a, Jump & Rolla, rockabilly-a, indie popa, trasha, ska, brass banda… Ekimenean, honako areto hauek parte hartuko dute: Rockcollection, Zentral, Toki Leza, Katakrak, Terminal, Txintxarri, Akelarre, Garazi, Krawill eta Infernu.