
Poesiaren nazioarteko eguna dela-eta, Kondestablearen Jauregiaren areto gotikoak hiru poeten arteko solasaldia hartuko du, martxoaren 24an, ostiralarekin, 19:30ean. Fernando Rey-k gidatuta, literaturaz, poesiaz eta beren azken lanen inguruan arituko dira Castillo Suárez, Beatriz Chivite eta Angel Erro. Antolatzaileak: Karrikiri Elkartea eta Iruñeko Udala